ER: [itzul] Hutsune beltza

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ost, Mar 8, 11:23:53, CET 2006


Ez zakiat, Gotzon --heuk ikusi testuinguruan (eta idazlea nolakoa den)--, ez
ote den "agujero negro" hor dabilen irudia.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Gotzon Egia
Bidalia: asteartea, 2006.eko martxoak 7 11:45
Nora: ItzuL
Gaia: [itzul] Hutsune beltza


Idazle bati buruzko iruzkin artikulu batean, idazlea hil ostean «hutsune
beltza» gelditu zela dio egileak. Batzuetan gaztelera trakets bezain
aldrebesa da hain erraz esan eta ulertzen ditugunak adierazteko.
Hiztegian «hutsune» eta «beltz» guztiak begiratuta ere, ez dut irtenbide
egokirik aurkitu.

Lagundu, msdz!

--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago