[itzul] Idazleen maitasuna

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Mar 9, 16:07:00, CET 2006


Idazleek (batzuek, behintzat) maite gaituzte. Argia aldizkariaren 
(http://www.argia.com/online/htdocs/online.htm) 2031 zenbakian, 28. 
orrialdean, Pako Sudupe idazleak «"Itzul" webgunea» izeneko iritzi 
artikulua argitaratu du.

Zerrendakide izan behar du, inondik ere, joan den otsailaren hasierako 
egunetan zerrendan eztabaidatutako gaien gainean hitzez hitzeko 
aipamenak jasotzen baititu. Onerako beti, lasai, eta izen-deiturarik gabe.

Oraindik ez dute sarean jarri Sareko Argian (http://www.argia.com/), 
baina iruditzen zait laster ipiniko dutela.

PS: baten batek, eskerrak ematearekin batera, azaldu behar lioke Pako 
Suduperi gurea ez dela «webgunea», baizik posta zerrenda soil eta hutsa.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago