[itzul] Informe Ejecutivo
xabier-pascual a bildua ej-gv.es
xabier-pascual a bildua ej-gv.es
Or, Mar 10, 10:13:44, CET 2006
Horrela deituko da zuzendaritza honetan laster argitaratuko den produktu
bat. Berez, ez da goi karguek egiten duten txosten bat, alderantziz baizik:
teknikariok egiten dute (dugu) txostena goi karguek (eta harpidedun guztiek,
jakina) irakur dezaten. Ekonomiaz aldizkariaren eduki teknikoak adituak ez
direnentzat hurbiltzeko modu bat izango da.
Aurreko guztiaren ondorioz, ez zait guztiz egokia iruditzen Txosten Laburtua
edo horrelako zerbait bataiatzea.
Baten bat animatzen bada, gustura entzungo nituzke aukerak.
Xabier Pascual Jimenez
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Eusko Jaurlaritza
945 01 90 56
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago