[itzul] RE: Informe ejecutivo

xabier-pascual a bildua ej-gv.es xabier-pascual a bildua ej-gv.es
Or, Mar 10, 11:12:08, CET 2006


Mila esker, Xabier eta Victor, erantzuteagatik.

"Betearazlea" ez zait egokia iruditzen honetarako. Nik uste dut "Informe
Ejecutivo" horren atzean dagoena zera dela: "Informe para ejecutivos, que no
tienen tiempo de leerse las 400 páginas de la revista, pero quieren tener
una idea más divulgativa del contenido" interpretazio libre xamar batean.

Beraz, hor ez dut ikusten beste testuinguru batzuetan "ejecutivo" hitzak
duen agindu-zentzua.

"Lanerako Txostena" hurbilago dago nik hartzen dudan zentzutik. Dena dela,
guk halakoak bitarteko tresnatzat jotzen ditugu. Hots, azken txosten batera
iristeko zenbait txosten erabiltzen ditugu eta txosten hauen zenbait bertsio
ere bai. Horiek dira gure lan-txotenak.

Pentsatzen jarrita, lehen "Txosten Egokitua" bururatu zait, hau da, "denbora
asko ez duten baina gaian interesa duten goi kargudunentzako eta gainontzeko
harpidedunentzako txosten egokitua".

Hala ere, honi ere ikusten diot zerbait, gogobetetzen ez nauena: "egokitu"
hori ez da bereziki erabiltzen ezintasunen bat duten pertsonentzat? Ez du
halako kutsurik?

Berriro diot, mila esker erantzuteagatik.

Xabier Pascual Jimenez

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Eusko Jaurlaritza
945 01 90 56
 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago