[itzul] RE: Informe ejecutivo

merka a bildua artez.net merka a bildua artez.net
Or, Mar 10, 12:51:43, CET 2006


Eta horrelako formularen bat zer moduz? "Txostena: datu nagusiak"


----- Original Message ----- 
From: <jon-agirre a bildua ej-gv.es>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, March 10, 2006 12:17 PM
Subject: RE: [itzul] RE: Informe ejecutivo


Zuzendari txostena

Gaztelaniaz ez dakit, ba, zuzen-zuzena den, "Informe para ejecutivos" izan
behar luke, "ejecutivo" adjektiboaren esanahietarik bat ere ez dagokiolako
hor:
 1. adj. Que no da espera ni permite que se difiera la ejecución.
 2. adj. Que ejecuta o hace algo. Apl. a pers., u. t. c. s..

Gehiago joko nuke enpresetan ardurak dituztenentzat edo teknikari, gidari,
aitzindarientzat dela esatera:
3. m. y f. Persona que forma parte de una comisión ejecutiva o que desempeña
un cargo de alta dirección en una empresa.

Ildo horretatik "Zuzendarientzako txostena", baina izenburu baterako denez,
'zuzendari-txostena' nahikoa adierazgarri da ('zuzendari txostena' ere bai).

Jon Agirre

-----Mensaje original-----
De: xabier-pascual a bildua ej-gv.es [mailto:xabier-pascual a bildua ej-gv.es]
Enviado el: viernes, 10 de marzo de 2006 11:12
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: RE: [itzul] RE: Informe ejecutivo

Mila esker, Xabier eta Victor, erantzuteagatik.

"Betearazlea" ez zait egokia iruditzen honetarako. Nik uste dut "Informe
Ejecutivo" horren atzean dagoena zera dela: "Informe para ejecutivos, que no
tienen tiempo de leerse las 400 páginas de la revista, pero quieren tener
una idea más divulgativa del contenido" interpretazio libre xamar batean.

Beraz, hor ez dut ikusten beste testuinguru batzuetan "ejecutivo" hitzak
duen agindu-zentzua.

"Lanerako Txostena" hurbilago dago nik hartzen dudan zentzutik. Dena dela,
guk halakoak bitarteko tresnatzat jotzen ditugu. Hots, azken txosten batera
iristeko zenbait txosten erabiltzen ditugu eta txosten hauen zenbait bertsio
ere bai. Horiek dira gure lan-txotenak.

Pentsatzen jarrita, lehen "Txosten Egokitua" bururatu zait, hau da, "denbora
asko ez duten baina gaian interesa duten goi kargudunentzako eta gainontzeko
harpidedunentzako txosten egokitua".

Hala ere, honi ere ikusten diot zerbait, gogobetetzen ez nauena: "egokitu"
hori ez da bereziki erabiltzen ezintasunen bat duten pertsonentzat? Ez du
halako kutsurik?

Berriro diot, mila esker erantzuteagatik.

Xabier Pascual Jimenez

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Eusko Jaurlaritza
945 01 90 56






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago