[itzul] Servidumbre predial

Alberto Martinez de la Cuadra acuadra a bildua zamudiokoudala.net
As, Mar 14, 13:57:11, CET 2006


'Predio' Zuzenbide Zibilaren arloko terminoa da; esanahia da funtsa,
orubea edo ondasun higiezina, batez ere landa lurretakoa.

Deustuko Unibertsitatearen 'Lege-testuak' bilduman, 'predio'ren euskal
ordaintzat 'lur' ematen da Kode Zibilean (530. art.:<Zortasuna zein
ondasun higiezinen mesederako eratu eta horrexeri lur nagusi (predio
dominante) deritzo; zortasuna zeinek jasan eta horrexeri zortasunpeko
lur (predio sirviente) deritzo>; 'finka' eta 'lur', Hipoteka Legean eta
Hipoteka Erregelamenduan; 'lur', Prozedura Zibilaren Legean.

Bide horretatik joz gero eta 'finka' hiri nahiz landa lurretakoa izan
daitekeela kontuan izanik, 'lur zor' (edo 'lur zortasun') eman daiteke.
'Zehazki'ri jarraituz gero, Jon Agirrek aipatutakoa behar luke (predio:
funts).

Alberto

------------------------
>>>z-nikolas a bildua ej-gv.es:
>>>Horrela itzuliko nuke nik:

>>>"Finken gaineko eskubide errealak, finken gaineko zortasunak eta
eskubide
pertsonalak.- Planaren betearazpenarekin bateragarriak ez balira...."

>>>Kode zibila begiratu ondoren uste dut esan daitekeela "servidumbre
predial" ez dela legeak arautzen duen zortasun mota bat. Izan ere, Kode
zibilak ez du "servidumbre predial" bezala zortasun motarik jasotzen.
Horren arabera, ez da termino juridiko bat, eta itzultzeko ere ez gara
hain lotuta egon behar, esanahiari gehiago errepara diezaiokegu beraz.

>>>Nik uste dut "servidumbre predial" horrekin jaso nahi dira finka
baten gainean egon daitezkeen zortasun guztiak, edozein direla eta.

>>>'Landa' edo 'finkaren' artean, nik finka erabiliko nuke. Elhuyarrek
jasotzen du eta zuzenbidearen arloko marka eransten dio. Ez diot
arazorik ikusten ez erabiltzeko eta zehatzagoak iruditzen zait 'landa'
baino



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago