[itzul] Milioi bat dolarrekoa: Región apicalo-periapical (?)

Joxe Rojas - ARTEZ itzulpengintza joxe a bildua artez.net
As, Mar 14, 16:48:11, CET 2006


Arratsalde on!

Ospitale batek ebakuntzetarako "baimen informatuak" bidali dizkigu
euskaratzeko. Haietako bat "cirugía periapical y apicectomía" egitekoa da.
Ulertu dudanez, hortzetako sustraiak eta inguruak kentzeko ebakuntzak dira
horiek. Gutxi gorabeherako itzulpen bat eginda daukat, baina paragrafo
batzuk oraindik ezin irentsita nabil, honako hau, adibidez:

[...]se puede producir una necrosis de la pulpa, seguida de una infección
crónica en la región apicaló periapical de su raíz, que con el tiempo
desarrolla un granuloma periapical y en ocasiones quistes dentarios[...]

honela eman dut
[...]hortz-mamiaren nekrosia gerta daiteke, eta gero infekzio kronikoa
sustraiaren puntetan edo inguruan. Horrek, denborarekin, granuloma
periapikala eta, batzuetan hortzetako kisteak ere sortzen ditu.[...]

Ulergarri bai, baina ez dakit gaztelerazkoa bezain zehatz geratzen den...
modu hoberik bururatzen zaizue?

Mila esker!
------------------------------------------------------------
Joxe Rojas
ARTEZ Itzulpengintza





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago