[itzul] zona de playa

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Mar 15, 12:38:36, CET 2006


 >> Kaixo. Kirol instalazioak erabiltzeko arautegi batean ageri zait
 >> termino hori, eta ez dakit nola eman. Honela ageri da:
 >>
 >> "Los familiaren o acompañantes de los usuarios (...) no tienen
 >> permitida la entrada a la zona de vestuarios y playa de la piscina."

> Etzalekua (esanahia gizakiotara zabalduta)

Ez dakit horren erraz esan daitekeen «etzaleku». Atsedenerako igerilekua 
irudikatu du Jonek, baina ez da nahitaez hala izan behar. Kirol 
igerileku batean «playa» hori uretatik irten eta igerilekuaren inguruan 
oinez ibiltzeko lekua besterik ez da.

Euskaltermen, beste esparru baterako, hauxe ageri da:

eu 	trenbide-zabaltza
es 	playa de vías

Beharbada, «igerilekuaren zabaltza» ez da guztiz aldrebesa.


-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago