[itzul] Feliz día del padre
Gerardo Markuleta
gmarkuleta a bildua euskalnet.net
Ast, Mar 16, 12:01:22, CET 2006
"Zorionak aitaren egunean" ez zait egokia iruditzen (baldin eta aitak/aitek irakurtzekoa bada, aita beste norbait dela ematen baitu, nire ustez).
"Aitaren egun zoriontsua (izan dezazula)" ere bururatu zait, baina azken batean nahiago dut Ugaitzek bigarren proposatu eta Itziarrek berretsi duten beste hori, zehazpentxo batekin baina :
"Zorionak, aita, zure egunean!" (urtebetetzearekin nahasteko aukera teorikoa gora-behera, eta jakinik aitarena baino erostetxe handiena dela, izan).
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago