[itzul] Contratante/contratista
Patxi Petrirena
altxupere a bildua euskalerria.org
Or, Mar 17, 12:43:59, CET 2006
Antzeko bikote bat etorri zait burura (gehiago ere izango dira baina):
"arrendador" / "arrendatario". Itzulpen askotan "errentatzaile" eta
"errentari" ordainak ematen zaizkiela esango nuke.
Ez dirudi euskaraz "errentatu" aditza erabiltzen denik (errentan eman /
errentan hartu), baina bi hitz horiek ez datozkigu batere gaizki; Mujikaren
hiztegian jasoak daude biak.
Oraingo kasuan ere "kontratatzaile" eta "kontratari" ez zait aukera txarra
iruditzen.
Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago