[itzul] Suspensi on - Interrupcio n
AElosegi
antton.elosegi a bildua ehu.es
Ost, Mar 22, 09:52:40, CET 2006
Barkatu joan den asteleheneko gai bati orain erantzutea, baina lanez lepo
nenbilela azaldu zen aspaldiko eztabaidagai hau Itzul zerrenda honetan, eta
ezin izan nuen parte hartu. Hala ere, esango nuke eztabaida ez dagoela
itxita, eta laguntza eske etorri zenak ez zuela argitasun handirik eskuratu.
Kontuak irtenbide errazik ez duen seinale, nire ustez.
Joseba Berrriotxoak telefonia enpresa bateko erabilera zehatz bazuei buruzko
galdera egin zuen: "Suspensión del servicio" eta "Interrupción del servicio"
euskaraz nola eman. Erantzunetan irtenbidea eman ordez, dagoen nahasketaren
berri eman zitzaion Josebari. Honela, Hori-horik proposatu zion: «betiko
denean "eten" eta aldi baterako denean "bertan behera geratu"» eta Antton
Gurrutxagak, berriz, esan zion informatikan alderantziz erabiltzen direla: «
'eten' (edo'etendura') aldi baterakoa adierazteko, eta 'bertan behera uzte',
berriz, behin betikoa adierazteko». Jon Agirrek zalantzak agertu zituen,
nahiz eta uste duen «geldiarazi aldi baterako eta behin-betiko egin
litekeela, baina eten beti aldi baterako izaten d(el)a” ».
Nik ere ez diot laguntza handirik emango Josebari ez bainaiz ausartuko
erabilera sektorial guztietarako balio dezakeen irtenbiderik proposatzen,
badakidalako ertz asko dituen arazo dela eta gaztelaniazko suspensión /
interrupcion bikotearen esanahiak aldakorrak direla. Baina saiatuko naiz
zuzenbidearen munduan bikote horri ematen zaion adiera terminologikoa
azaltzen eta euskaratzeko proposamena egiten.
Zuzenbidean, ez beti, baina bai gehienetan, bereziki zuzenbide zibilean,
penalean eta prozesalean, 'suspender/suspensión' eta 'interrumpir
/interrupción' oposizioan agertzen dira: bata izan edo bestea izan, ondorio
juridiko guztiz desberdinak datozela. Hortaz, hizkera arruntean maiz
nahasten badira ere, zuzenbidearen munduan bereiztea ezinbestekoa da. Hori
alde batetik. Bestetik, 'suspender/suspensión' adiera finko eta markatu
samar batean erabiltzen da. Erabilera horretan adierazten da prozesu baten
haria edo egoera jarraitu baten jarraikitasuna, eten, edo geldiarazi, edo
moztu, edo abiatu gabe utzi egiten dela, baina ez behin betiko, baizik eta
baldintza batzuk (legeak ezarriak edo norbaiten erabakia izan daitezke)
gertatzearen mende. Hortaz, etenaldia, edo geldiaraztea, edo aurrera ez
joate hori, ez da behin betikoa, baina ezta, nahitaez, behin-behinekoa ere:
“queda en suspenso”. Aldiz, 'interrupción/ interrumpir' hitzaren esanahia,
gehienetan ez da berezia izaten: besterik gabe zerbaiten haria moztu, eten,
egin dela adierazten baitu. Nire ustez, 'interrupción'-en erabilera hori,
hizkera arruntekoa bezalakoa da, eta nire euskaran, ondo ematen da 'eten'
hitzaren eta eratorrien bidez.
Hortik abiatuta, iruditzen zait 'interrumpir / interrupción' gehienak
itultzeko eten eta honen eratorriak erabiltzea aukera ona dela. Arazoa,
nire ustez, esandako 'suspender/suspensión' hori euskaratzekoan daukagu.
Proposatu diren baliokideak ez zaizkit onak iruditzen. 'Eten /etendura/
etenaldi', esan bezala, 'interrumpir / interrupción' itzultzeko gordeko
nituzke. 'Bertan behera uztea edo geratzea', nire euskaran, Orotariko Euskal
Hiztegiko adibideetan, eta oro har, esango nuke, erabilera “normalean”
erabatekotasun kutsu batekin erabiltzen da. Horren adibide bat daukagu
Hiztegi Batuko “abandonatu” sarreran: “h. bertan behera utzi”; eta horixe
da, Antton Gurrutxagak dioen bezala, informatikan ematen zaion esanahia.
Badago beste proposamen bat zuzenbidearen munduan hainbatek urteetan erabili
arren, hedatu ez dena: 'eseki' aditzetiko hitzak erabiltzea
'suspender/suspensión' itzultzeko. Horiez gainera, noski, itzulzaileek ad
hoc sortutako itzulpenak, parafrasiak eta nolabaiteko baliokideak dozenaka
dira. Ezagutzen ditudan guztiak bide itsuak direnez, ez dut ikusten
zuzenbideko erabilera terminologiko horretarako maileguaren bidea baizik:
'suspentsio/ suspenditu' hitzak erabiltzea. Kontuan izan behar da,
zuzuenbideko erabilera horretan 'decretar la suspensión', 'mantener la
suspensión', 'levantar la suspensión', 'condición suspensiva', 'suspender
cautelarmente' eta horrelako mordoa eguneroko ogia ditugula. Esan bezala,
nire proposamena aipatutako erabilera horretarako litzateke; eta inork
hoberik eskainiz gero, pozik hartuko nuke.
Antton Elosegi
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Antton Gurrutxaga
Enviado el: lunes, 20 de marzo de 2006 14:45
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] Suspensi on - Interrupcio n
Informatikan behintzat, alderantziz erabili ohi dira: 'eten' (edo
'etendura') aldi baterakoa adierazteko, eta 'bertan behera uzte', berriz,
behin betikoa adierazteko. Euskalterm-en eta Euskaltelen Telekomunikazio
Hiztegian badira horien adibideak.
-----------------------------------
Antton Gurrutxaga
> ELHUYAR Hizkuntz Zerbitzuak
> Zelai Haundi, 3 Osinalde Industrialdea / 20170 Usurbil
> (+34) 943 36 30 40
> agurrutxaga a bildua elhuyar.com / www.elhuyar.org
-----------------------------------
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Hori-Hori, L.S.A
Enviado el: lunes, 20 de marzo de 2006 13:53
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Suspensi on - Interrupcio n
betiko denean "eten" eta aldi baterako denean "bertan behera geratu"
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago