[itzul] Re: Sumidero de CO2

Antton Gurrutxaga agurrutxaga a bildua elhuyar.com
Ost, Mar 22, 14:01:37, CET 2006


Ingurumen Hiztegi Entziklopedikoa EJko Lurralde Antolamendu eta Ingurumen
sailaren produktua da. Elhuyarrek egin zuen lehen argitalpena (1997) eta
bigarren argitalpen eguneratu eta berritua prestatu dugu dagoeneko. EJk
Interneten jartzeko asmoa du (oraingoz behintzat, ez da liburu-formatuan
berrargitaratuko). Dena dela, hiztegiak Terminologia Batzordearen oniritzia
behar du argitaratu aurretik. Ez dakigu lan hori noiz amaituko den.

-----------------------------------
Antton Gurrutxaga
> ELHUYAR Hizkuntz Zerbitzuak
> Zelai Haundi, 3 Osinalde Industrialdea / 20170 Usurbil
> (+34) 943 36 30 40
> agurrutxaga a bildua elhuyar.com / www.elhuyar.org
-----------------------------------



-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Asier Sarasua Garmendia
Enviado el: miercoles, 22 de marzo de 2006 13:37
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Re: Sumidero de CO2


Antton Gurrutxaga <agurrutxaga a bildua ...> writes:

> Ingurumen Hiztegi Entziklopedikoa (2. argitalpeneko fitxa; oraindik
> argitaratzeko)
>
> eu: hustuleku, isurgune
> es: sumidero
> en: sink
> fr: puisard
>
> Kutsatzailea (berotegi-efektuko gasak, energia...) ingurumenean isurtzen,
> husten edo ezabatzen den lekua (adibidez, itsasoa, airea, etab.). Esate
> baterako, errekuntzaren emaitza den karbono dioxidoaren hustulekua
atmosfera
> da, eta sistema bat hozteko uraren hustulekua ibaiak izan ohi dira
>


Mila esker, uste dut "hustuleku" horrek balioko didala.

Bide batez, jarri behar al duzue ingurumen hiztegi entziklopedikoa sarean?
Hobeto arrantzatzen da hor paperean baino.

Asier.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago