RE: [itzul] común

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Mar 30, 12:34:12, CEST 2006


Orain zazpi bat urte "prozedura erkidea" zela eta, zenbait iritzi azaldu ziren Itzul-en. Zeharka bada ere, "común" ere aipatu zenez (adiera eta testuinguru horretan), atal hori aldatu dut hona (aipamenaren hasiera ulertzeko, argitu behar da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen izenaz ari dela, argitaratu aurreko itzulpenaren zirriborroetan "guztientzako" > "komun" > "erkide" jarraitu zen ibilbideaz, eta "erkidea" hitzaren egokitasunaz):

"(...)

"Beraz, gogoa gogo, erkidea hor zuzena da. Baina, 'Guztientzako' kontua utzi
eta 'Komun'ean lasai geundenok, zergatik iritsi ginen 'Erkide'ra? Ez ziren
arrazoi eskatologikoak izan tartean, nahiz eta egia den alde horretatik
tripako mina ematen ziola 'Komuna' ikuste hutsak bati baino gehiagori. Ez,
aldaketarako erabili ziren argudioak juridikoak edo zuzenbidekoak izan
ziren, ustez, behintzat.

"Izan ere, hemen esanahiaren terminotasuna bera zalantzan zegoen, guztiz
kontzeptu arrunta adierazi nahi baitzen: administrazio guztiek erkide edo
komun (ez komunean) zer duten, hau da, batzuek eta besteek berdin zer
prozedura duten esan nahi da (denentzako berbera da). Komunak sintagma
finkatuagoetan edo kutsu historikoa dutenetan agertzeko joera omen du, esate
baterako, zuzenbide komuna estatuaren lurralde osoan aplika daitekeena da,
gaztelaniaz aspaldian finkatuta dagoen 'Derecho común' esapidearen oihartzun estu-estuz (nahiz eta beste izendapen batzuk ere jaso dituen gaztelaniaz). Horrela, zuzenbidearen teoriak arlo zibilean komuna deritzo foru-zuzenbidea ez denari. Eta adjektiboen esanahiak eta ñabardurak, eta erabileremuak, ez nahastearren hobetsi zen horrela. Ñabardura ñabarrak, agian, baina adituak konforme badira...

"Hala ere, meritu hori ez da gurea. Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide
Fakultatetik heldu zitzaigun iradokizuna eta argudio guztia. Eurena da
meritua, edota, "desmeriturik" bada, izatekotan ere, gurea da, arrazoibide
hori begi onez ikusi genuelako eta hala ikusten jarraitzen dugulako.

(...)"

Jon Agirre
Bizkaia

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Itzuliz
Enviado el: jueves, 30 de marzo de 2006 10:17
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] común

Zelai, zuzena al litzateke esatea, beraz, "Estatuko araubidea eta EAEko araubidea"? Ulertuko al litzateke EAEk Estatuaz bestelako bestelako araubidea duela? Bietan "régimen común" ulertuko litzateke?

Hauxe da nik dudan testuingurua:

El presidente de la Federación recordó que sólo en Navarra no se liga el crecimiento del Fondo de Haciendas Locales al de los ingresos de las otras haciendas, ya que tanto en el régimen común como en la Comunidad Autónoma Vasca tal crecimiento es paralelo. Ello ha posibilitado en 2005 crecimientos de los fondos estatal, alavés, guipuzcoano y bizcaíno de entre el 9 y el 15 por ciento, es decir, entre el doble y el triple que el navarro.

Joxemari



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago