[itzul] regente
Giltza-I=?ISO-8859-1?B?8Q==?=igo Roque
iroque a bildua edebe.net
Or, Mar 31, 13:02:41, CEST 2006
Espainiako historian bi Maria Kristina egon dira, errege-erreginen artean:
Maria Kristina Habsburgo-Lorrenakoa: Alfontso XII.aren emaztea eta Alfontso
XIII.aren ama
Maria Kristina Borboikoa: Fernando VII.aren andrea eta Isabel II.aren ama.
Mariaren testukoa bigarrena da, karlistaldietakoa. Izan ere, "isabelino"ei
"kristino" ere esaten zitzaien.
Gogoan dut, onomastikari buruzko lana prestatzen ari ginela,
"virrey-regente" bikotea bereizteko premia agertu zela. Kontuan izan behar
dugu Nafarroa XIX. mendera arte erregeorderria izan zela, eta, beraz,
nahasgarri izan liteke termino bera erabiltzea bi kontzeptuetarako. Dena den
ezin esan zer proposamen lehenetsi zen (liburuxkan ez dago aztarrenik ere).
> Maria Cristina Alfonso XIII.aren ama izan zen, semearen ordezkoak egiten aritu
> zen beraz.
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
> de maria
> Enviado el: viernes, 31 de marzo de 2006 11:42
> Para: itzul
> Asunto: [itzul] regente
>
> kaixo,
> Maria Cristina reina regente hori esateko erregeorde ikusi dut, baina bere
> alabaren ordezko zela kontuan hartuta ez al luke erreginorde beharko, Maria
> Kristina erregin erreginordea edo holako zerbait, alegia?
> bestalde, "Expedición Real", "erreginaren espedizio" al zen?
> hirugarren eta azken galdera, "movimiento juntista" euskeraz nola da?
> eskerrik asko aldez aurretik,
> ondo ondo izan,
> maria
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago