[itzul] Euskarazko bikoizketari buruzko topaketa
EIZIE
info a bildua eizie.org
Ost, Aza 8, 11:25:08, CET 2006
Euskarazko bikoizketaren inguruko lehen batzarra antolatu du EIZIEk,
Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatearen laguntzarekin.
Noiz eta non: azaroaren 23an, Eskoriatzan (Mondragon Unibertsitateko HUHEZI
fakultatean).
Bikoizketan diharduten profesionalen arteko egun bateko saioa izango da,
jarduera horretan interesa daukaten guztiei irekia: itzultzaileak oro har,
eta ikus-entzunezko komunikazioaren esparruan ari diren ikasleak,
profesionalak eta adituak.
Helburua: euskarazko bikoizketaren ezaugarri eta berezitasunak eta
prozesuaren osotasuna aztertzea.
Gaiak:
- Bikoizketaren alderdi teknikoa: enkargua jasotzen denetik eta euskarazko
bertsioa entregatu arteko ibilbidea. Aktoreak aukeratzea (casting-a).
Bikoizleen lana. Euskarazko bertsioa. Euskarazko aktoreak.
- Euskarazko bertsioa nola prestatzen den: itzulpen-egokitzapena.
Pertsonaien ezaugarriak eta hizkuntza erregistroak. Publizitatea.
- Gaztelaniazko eta euskarazko bikoizketa. Antzekotasunak eta aldeak. Aktore
elebidunak?
- Zinemarako euskarazko bikoizketa: ikusleak eta banaketa: majorrak
- Bezeroaren ikuspegia: egin ostekoaren inguruko hausnarketa.
Egitarau zehatza eta izena emateko zehaztasunak ahal bezain laster
jakinaraziko ditugu.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago