[itzul] Zaitegi Saria, Orhan Pamuk euskaratzeko

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkarlanean.com
Al, Aza 13, 10:19:28, CET 2006


Urtero bezala, AED elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Kutxaren 
laguntzarekin, Jokin Zaitegi itzulpen saria antolatu dute, Literaturako 
Nobel saridunaren liburu bat euskaratzeko beka moduan emango dena.

Hain zuzen, Orhan Pamuk idazle turkiarraren "Kar" (Elurra) eleberria da 
itzuli beharrekoa, eta lehiaketan parte hartu nahi dutenek lehen 
kapitulua itzuli beharko dute, lagin moduan, eta abenduaren 31 baino 
lehen bidali Arrasateko AED elkartera.

Turkieratik euskarara zuzenean aritzeko gai den itzultzaile gutxi 
izango delakoan, frantsesez, ingelesez eta gaztelaniaz ere eskaintzen 
dugu testu hori, eta itzultzaileei eskatu gutxienez bi hizkuntza erabil 
ditzatela beren lanerako.

Epaimahaia Luis Berrizbeitiak, Aingeru Epaltzak eta Itziar Otegik 
osatuko dute, eta irabazleak 9000 euro jasoko ditu eleberri osoa 
euskaratzeko.

Oinarri zehatzak eta itzuli beharreko lagina helbide honetan topatuko 
dituzue:

www.elkarlanean.com/jokinzaitegi

Argibide gehiago behar duenak, AED elkartera edo Elkar argitaletxera jo 
dezake.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago