[itzul] Zalantza bat
Yolanda Arrieta
yarrieta a bildua euskalnet.net
Or, Aza 17, 10:31:14, CET 2006
Kaixo:
Lehen aldiz erabiltzen dut zerbitzu hau eta apur bat beldurtuta nabil.
Duda bat daukat gaztelaniazko "deconstrucción" hitza euskaratu eta euskaraz erabilgarri bezain ulergarri bihurtzeko. Ez dakit bere horretan hartu eta euskarazko hizkiz idatzi eta kito, hots, "dekonstrukzio", ala "deseraiketa" edo antzekoak erabili.
Berriz diot, arazoa ez da soilik hitza bera nola itzuli -nahiz eta jakin gura nukeen zein den terminologia zabalduena-, baizik gero nola hitz hori erabili edo txertatu diskurtso batean, berba hori -kontzeptua, hobeto esanda- arrotz izan ez dadin.
Tira, nahiko, oraingoz. Ea norbaitek pistaren bat ematen didan.
Mila esker,
Yolanda Arrieta
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago