[itzul] Euskal itzulpen memoriak munduan: Wordfast

Josu Etxeberria josuetxeberria a bildua gmail.com
Ost, Aza 22, 11:15:26, CET 2006


Kaizo denoi!
Erabiltzaile berria naiz eta oraindik ere gomendio batzuk behar ditut
itzulpen lanak egiteko. Laguntza piska bat eskatu beharrean nago Wordfast
programaren erabilera ez baitut ulertzen..
Informatikaria naiz eta ez dut arazo handiegirik instalazio eta programen
funtzionamenduarekin baina lehen pausu batzuk ikusi nahiko nituzke Wordfast
programa benetan aprobetxatzeko. Hortaz honakoak dira nire zalantzak:
1. Wordfast instalatzea aski al da?
2. Behin Wordfast programa instalaturik dagoenean nola moldatu dezaket
gaztelaniazko testu bat? zein hiztegi erabiliz?
3. Neronek sor al ditzaket hiztegi berriak?

Wordfast erabiltzen hasiberria naiz eta ez dakit nondik hasi, gidaliburua ez
da oso argia eta informazio pila ematen du harira joan gabe.
Eskertuko nituzke zenbait argibide baina espezifikotasun handiegirik gabe
Eskerrik asko denoi.
Josu Etxeberria

2006/11/22, karlos_del_olmo a bildua donostia.org <karlos_del_olmo a bildua donostia.org>:
>
>
>
>
>
> Wordfast programaren erabiltzaile garen euskal itzultzaileok laster izango
> dugu memoria bat (EIZIEk sarean jarritakoa) espazio birtualean, hala nahi
> dugun  guztion artean hura BATERA eta edonondik erabiltzeko, ezelako
> zerbitzaririk gabe, nahikoa delako ADSL lotura izatea. Hartarako VLTM
> modulu txikia ere instalatu beharko duzue (doan deskargatzen da Wordfasten
> wen gunetik)  eta dagoeneko definiturik dagoen euskarazko taldearen PIN
> zk.
> idatzi. Hemendik egun batzuetara indarrean egongo da doako zerbitzua. Alta
> eskatu eta aurrera! Dagoeneko zuen pasahitza eskatzea duzue eta bi egun
> barru-edo memoria erabiltzeko prest izango da!
>
> Taldearen PIN zenbakia 1234 da.
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943424286
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago