[itzul] Wordfast: fitxategi bateko sorburu testuaberreskuratzea, itzuli ondoren
Elena Garcia Berasategi
elena a bildua eleka.net
Ost, Aza 22, 13:40:41, CET 2006
Kaixo,
Mezuarekin batera PlusToyz bidali dudanez, mezuak tamaina handiegia hartu
omen du eta moderatzaileak onartu zain geratu da.
Ondo izan,
Elena
-----------------------------------
Elena Garcia Berasategi
Eleka Ingeniaritza Linguistikoa
Zelai Haundi Kalea, 3
Osinalde Industrialdea
20170 Usurbil
Tlf: 943 377225 / Faxa: 943 365923
elena a bildua eleka.net / www.eleka.net
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Alberto Martinez de la Cuadra
Enviado el: miércoles, 22 de noviembre de 2006 13:01
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Wordfast: fitxategi bateko sorburu
testuaberreskuratzea,itzuli ondoren
Mezua bidali ondoren, beste gauza bat egitea bururatu zait:
1.- Quick Clean sakatu gabeko testu hori beste fitxategi baten gorde dut.
2.- Wordfast botoia sakatu dut.
3.- Translation Memory eta, ondoren, Service sakatu dut.
4.- Han Reverse botoia sakatu dut alderantzizko norabidean itzultzeko.
Programak beste memoria bat sortu du, nik erabiltzen dudanaren
alderantzizkoa (Rev-XXX.txt), hau da, eu-es.
5.- Ondoren, Tools botoia sakatu dut eta fitxategia hautatu dut (egin dudan
fitxategi berria).
6.- Tolls horren barruan, Translate botoia sakatu ondoren, itzulpena egin
dit alderantziz alderantzizko memoria horrekin. Horrela, bada, gaztelaniazko
segmentuak euskarazkoen ondoren azaldu dira; Quick Clean sakatu dut eta
erdarazko segmentuekin gelditu naiz.
Akats txiki bat egin dit: "ARTÍCULO 1" zekarren tokian, "1." baino ez da
azaldu. Beste guztia ondo dago. Testua apur bat luzea zenez, Karlosek
esandako moduan baino arinago egin dudala uste dut (banan-banan egin gabe).
Ondoren, Elena Garcia Berasategik mezu bat bidali dit neuri, eta beste bat
Itzulist posta-zerrendara. Antza denez, ez da heldu, eta horregatik hona
aldatu dut, norbaitentzat interesgarria izan baitaiteke.
"Kaixo, Alberto:
Inglesezko Wordfast-yahoogroupsen PlusToyz izeneko fitxategi bat dago. Word
dokumentu bat da eta bertatik makro batzuk ejekutatu daitezke. Bertan
'SourceTextOnly' izeneko bat dago. Horren gainean klik bikoitza egin eta
zein fitxategiren gainean egin nahi duzun galdetuko dizu. Egin ezazu
segmentatutako dokumentuaren kopia bat eta horren gainean ejekutatu.
Egindako kopian jatorrizko testua lortuko duzu eta segmentatutakoan clean-up
egin dezakezu lasai asko.
Posta-zerrendara iritsiko ote den ez dakidanez, mezu honi atxikituta zure
postara zuzenean ere bidaltzen dizut PlusToyz hori.
Zorte on,
Elena
-----------------------------------
Elena Garcia Berasategi
Eleka Ingeniaritza Linguistikoa
Zelai Haundi Kalea, 3
Osinalde Industrialdea
20170 Usurbil
Tlf: 943 377225 / Faxa: 943 365923
elena a bildua eleka.net / www.eleka.net"
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago