[itzul] trados

txema txema a bildua leteitzulpenak.e.telefonica.net
As, Aza 28, 13:25:50, CET 2006


Tira, ba, orduan egin ver-barra de herramientas-personalizar; puntu horretan
zabalgarri bat azalduko zaizu, eta hainbat leiho txiki ditu goian; goiko
horien artean personalizar sakatu behar duzu (bai, lehengoaren izen bera du,
ez da akatsa), eta horrek beste zabalgarri bat erakusten du, hainbat
aplikaziorekin, eta horien artean TW4Win bilatu (normalean zerrendako azkena
izaten da) eta sakatu ezkerreko laukitxoa, eta horrekin batera toreatzailea
tresna-barrara igoko da.
Bigarrenari dagokionez, uste dut lehen Maitek aipatutakoaz ari zarela, PI
horretan dagoela gakoa. Ea moldatzen zaren.

----- Original Message -----
From: "Amaia Imaz Clemente" <amaia_imaz a bildua yahoo.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, November 28, 2006 1:17 PM
Subject: Re: [itzul] trados


Bai, egia esan, ez dut oso ondo azaldu...

  Kontua da, testua itzuli ahala, bakarrik garbitu egiten dela-edo.
Segmentuak itzultzeko, alde horretatik ez dago arazorik, baina hurrengo
segmentura pasatu bezain laster, gaztelaniazkoa (jatorrizkoa) desagertu
egiten da eta euskarazkoa bakarrik ikusten da. Segmentua berriz irekiz gero,
biak azaltzen dira, eta ez da ezer larririk gertatzen, baina ez da oso
praktikoa, eta jakin-mina ere badut zer egiten dudan gaizki...

  Bestalde, zuk diozun funtzio hori ez dut aurkitu. Badakit lehenago ere
ikusi izan dudala, baina ez dakit non dagoen orain. Dena dela, ez du
zerikusirik ikonoarekin, dokumentua berriro ireki eta testua bi hizkuntzetan
agertu baita, baina ikonorik gabe oraindik ere...

  Nolanahi ere, eskerrik asko!

txema <txema a bildua leteitzulpenak.e.telefonica.net> escribió:
  Amaia, toreatzailea ateratzeko, egin goiko barran ver--barra de
herramientas--eta azalduko zaizun zabalgarrian aktibatu TW4win funtzioa
ezkerreko gezitxoarekin, eta horrek igorko du toreatzailearen ikonoa.
Bigarren galderarekin zer esan nahi duzu, itzuli beharreko laukia hutsik
azaltzen zaizula lehenengo laukiaren azpian, edo ez dut ondo ulertu?
----- Original Message -----
From: "Amaia Imaz Clemente"
To: "ItzuL"
Sent: Tuesday, November 28, 2006 12:00 PM
Subject: [itzul] trados


Kaixo guztioi:

Galdera zoroa irudituko zaizue agian, lotsa ere ematen dit egiteak, baina,
bide batez, aurretik nuen zalantza bat planteatzeko aprobetxatuko dut.

Batetik, nola agerrarazten da Tradosen ikonoa (toreatzaile moduko hori)
tresna barran?

Bestetik, Tradosekin itzultzean, zergatik azaltzen dira batzuetan sorburu
testua eta xede testua eta beste batzuetan xede testua bakarrik? Alegia, zer
egiten dut oharkabean batetik bestera pasatzeko eta nola egin dezaket
nahita? Aurrekoarekin lotuta dagoela uste dut, ikonorik gabe eta orain arte
itzulitako zatia euskara hutsean dagoela nabil-eta orain, baina auskalo...

Eskerrik asko aldez aurretik,
Amaia


---------------------------------

LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com




---------------------------------

LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago