[itzul] -ar/-(t)ar

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Aza 29, 10:36:40, CET 2006


Euskaltzaindiaren 140. arauak dioenez, "lazkaotar" (Lazkao). Hori ziurra da.

Besteak ez dira ageri, udalerriak ez direlako. "Lasao" antzekoa izan daiteke, "lasaotar" (?) beraz. Baina "Bidasoa" bestetarikoa da, hurbilago "Mutiloa"ren eredutik. "Mutiloar" denez, "bidasoar" (?) izan daiteke. Baina dedukzio hutsa, ez da besterik. Bertakoek esan beharko dute nola esaten duten, arauak baino salbuespenak ia gehiago baitira "-(t)ar"en kontuan.


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de txema
Enviado el: miércoles, 29 de noviembre de 2006 9:23
Para: Itzulist
Asunto: [itzul] -ar/-(t)ar

Egun on;
lazkaoar/lazkaotar, bidasoar/bidasotar, lasaoar/lasaotar..., horrelakoetan arauaren arabera zein da zuzena, ala biak dira zuzenak? Eta salbuespena bada, inork argi al dezake zergatik?
Eskerrik asko



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago