[itzul] Webmail

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Urr 4, 12:08:18, CEST 2006


> Webmaila?
> Web-posta?
> ...
> Ala, posta elektronikoa da?

Posta elektronikoa da, baina baditu berezitasun batzuk:

- Ez da posta programa berezirik behar ordenagailuan. Programa horiei 
(Thunderbird, Eudora, Outlook eta gisakoei) «bezero» esaten diote 
informatikariek. Bada, web bidez posta elektronikoa kudeatzeko, ez duzu 
halakoren beharrik.

- Aski duzu ordenagailuan Interneteko nabigatzailea (Firefox, Mozilla, 
IExplorer...) izatea web bidezko posta kudeatzeko.

- Garrantzizko ñabardura bat: posta mezuak (jasotakoak, bidalitakoak) ez 
dira zerorren ordenagailuan gordetzen, web bidezko posta zerbitzua 
ematen dizun dena delakoaren zerbitzarietan baizik.

Era askotako web postako zerbitzuak daude: Gmail, Yahoo Mail, Hotmail...

Uste dut «web posta» aski izendapen esanguratsua dela.


-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago