[itzul] Manateran emana
L.B.
itzultzaile a bildua abadiano.org
Ost, Urr 4, 14:03:16, CEST 2006
"Manateran emana" = askan emana, jarria edo paratua.
Itxuren arabera, frantsesetiko "manger" aditzetik eratorritako euskal
forma: manger > manjadera / manjatera / manadera / manadera. (Eratorbide
berdina darabiltzate beste hitz batzuek Iparraldean, hala nola: 'jo' >
`jokadera' (= 'ohea', Santa Garazin).
Baxenabarreraz omen dabil kurri forma hau. Hona bi adibide:
MANADERA(BN)
"Eta ene aneak, gerlarat joan aintzinttoan, ardi manadera bat egin behar
zuela ta, gustaturik, haltz ondo horietarik bat moztu zuen eta hortaz egin
ardi manadera.") (ETXEBARNE, Erramun: Erramun Harginaren Oroitzapenak,
Auspoa Liburutegia, ETOR, 198 zkia., Donostia, 1989., 46 or.)
MANJATERA(BN)
""Katxo" eta "Eder", beren manjateratik atera zituen, esku zabalaz
perekatuz. Idi horiek ainitz lan bazuten egiteko etxalde hartan.")
(ETXARREN-LOHIGORRI, J.B.: Lehen Urbian, Elkar, Donostia, 1985, 58 or.)
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago