[itzul] POEMA BAT
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Or, Urr 6, 08:20:20, CEST 2006
Barneko gau illuna
Izenburua:
Barneko gau illuna
Sinadura:
San Juan de la Cruz
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Juan Ignazio Goikoetxea
Gaztelu)
Egilea(k):
Cruz, Juan de la
Goikoetxea, Juan Inazio
Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1960 IV
Orrialdea:
227-228
Barneko gau illuna
Jondone Joan
Gurutzeko'ren Noche oscura del alma
Jondone Joan Gurutzeko
euskaratzailea: Gaztelu
OAR.— Nai izanezkero, gogora
zazu OLERTI'ren aurtengo II'garren
zatian,
70'garren orrialdez, neurtizkeraz
niona. Ona, adibidez, oraingo lenengo
aapaldiaren neurkera:
"- / '- / '-
'- "- / '- '-
'- / '- '-
"- / '- / '-
'- / "- / '- / '-
(Gaiņekoak, onen arauz,
dagokien neurrian )
1
Gauaro illun batez,
maitemindurik, irakitan,
—nere zorionez!—
isilik irten nintzan,
bare negola nere baitan.
2
Illunik eta onustez,
izkutuko mailladiz, besterik,
—nere zorionez!—
zelatean, isilik,
nere barnea bare egonik.
3
Gaualdi zoruntsuan,
estalgiz, iņor ez oarturik,
deus ere ez nenkusan,
argirik ez gidaririk
biotza sutan zeukana baizik.
4
Onek gida nindun
artez eguerdi-argiak baiņo,
an nere zai bainun
ongi nekina gero,
iņor ageri etzala lekuko.
5
O gau bidatzaille,
argi-urratzez gaindi atsegin,
alkargana maitale
zenituna bat egin,
maitalea bat Maitearekin!
6
Bular lorean gero,
Arentzat oso neukana gorderik,
lokartu zan gozaro,
laket nintzaiolarik
t'alzifre-ostraillak aize emanik.
7
Gaztelu gaindi aizea
zebilkiola adatsez jostari,
bere eskubi narea
lepora zidan ezarri,
ta naizen au oro lillura jarri.
8
Banegon egon t'aantzi,
Maiteagan etziņik betarte;
oro geldi, eta ni
baratze gain lore
artean nindagon ardura gabe.
Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago