[itzul] turkiera
Xabier Mendiguren
xmendiguren a bildua elkarlanean.com
Al, Urr 16, 11:14:02, CEST 2006
Turkieraz dakien euskaldunik ezagutzen du inork? Edo euskaraz zer edo
zer dakien turkiarrik?
Aurreko bi galderei ezetz erantzunda ere, hemen inguruan bizi den
turkiar kulturen bat?
Galderen zergatia ere emango dizuet: Elkar argitaletxeak eta AED
elkarteak Jokin Zaitegi beka antolatzen dugu urtero, Literaturako Nobel
saridunaren lan bat euskaratzeko. Orhan Pamuk turkiarrak irabazi du
aurten, eta lehiaketaren xehetasunekin gabiltza.
Inork informaziorik balu, zerrendan bertan edo neuri erantzun diezadala.
Mila esker aldez aurretik.
Xabier Mendiguren Elizegi
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago