[itzul] [Fwd: Tradosekin Transit inportatu]

esti.lizaso a bildua tradumatica.net esti.lizaso a bildua tradumatica.net
As, Urr 17, 10:54:37, CEST 2006


---------------------------- Jatorrizko mezua ----------------------------
Gaia:        Re: Tradosekin Transit inportatu
Norengandik: "Esti Lizaso" <esti.lizaso a bildua tradumatica.net>
Data:        Aar, 17 de Urria de 2006, 10:52 am
Norentzat:   "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
--------------------------------------------------------------------------


Transit-ekin egindako memoria bat Tradosen inportatu daiteke, bai,
aurrez tarteko formatu batera pasaz gero (excel-eko orri bat, esaterako,
jatorrizko atalak eta itzulpenak lerro desberdinetan bereiziz). Bestela,
zuzenena eta errazena TMX (Translation Memory Exchange) formatua
erabiltzea da  itzulpen memoriak CAT programa ezberdinetan erabiltzeko.
Dena den, ezin dizut ziurtatu Transit-ek TMX-ekin lan egiten duen, ez
baitut gehiegi ezagutzen. Kontua memoria formatu komun bat aurkitzea da,
Transit, Déjà Vu, Trados nahiz beste edozein programetan lan egin ahal
izateko. Saiatu TMX-ekin, beraz! TMX editore eta konbertsoreak
interneten doain aurki ditzakezu, asko daude, eta guztiek balio dute.
Zorte on
Esti Lizaso





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago