[itzul] Minus

Aixe, S. L. aixe a bildua ctv.es
Ost, Urr 18, 16:55:40, CEST 2006


>Zalantza bat: ehuneko balio negatibo bat nola idatzi behar da:
>
>a. -% 23,5
>b. % -23,5

Ehunekoen ikurra horixe duk: ikurra, sinboloa. Eta minus hori zenbakiari
dagokio, ez ikurrari, eta zenbakiari lotuta idatzi behar.

Kontua duk, inoiz hemen aipatu denez, ehunekoen ikurra salbuespena dela;
horrek sortzen ziguk zalantza hau ere, nik uste. Izan ere, gainerako ikurrak
ez bezala, nazioarteko erabileraren kontra, ezkerretara idazten diagu
euskaraz. Baina ikurra duk, hala eta guztiz ere. Horrenbestez, hau idaztea:

    -% 23,5

beste hau idaztearen pareko litzatekek:

    23,5 -m

Minus metroak eta minus ehunekoak? Ez, horratik!

;-)

Ondo izan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Wellingtongo Dukearen kalea, 8, 1.a, 8. bulegoa
01010 Gasteiz

Tel.: (+34) 945 174 476
        (+34) 656 703 313
Faxa: (+34) 945 179 042
<aixe a bildua aixe.net>
<aixe a bildua ctv.es>





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago