[itzul] Minus
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Urr 19, 11:35:58, CEST 2006
Bai eta ez; balioz bai, baina ezin dira besterik gabe berdindu. Proportzioek
ez dute dimentsiorik (dimentsio hitza adiera fisikoan, alegia), ezin dute
unitaterik hartu. Proportzioak, beti, zerbaitekiko ('zenbaki zehatz
batekiko', Patxiren hitzetan adierazia) definitzen dira, erreferentea
esplizitatzen ez bada ere.
Magnitude batean % 3ko igoera edo jaitsiera gertatu dela adierazten
dugunean, ulertu behar da magnitude horrek hasieran zuen balioarekiko
gertatu dela aldaketa. Adibidez, hasieran 500 ikasle baziren, eta 15ek
gainditu badute azterketa, honela esan dezakegu:
<500 ikasleko (500 ikasletik) 15ek gainditu dute azterketa>
hau da, <ehun ikasleko (100 ikasletik) 3 ikaslek gainditu dute azterketa =
ehuneko 3k...>.
% 3ren ordaina 0,03 dela esatean, hau esan nahi da:
hartu benetako ikasle-kopurua (500), biderkatu zenbaki horretaz (0,03) eta
azterketa gainditu duten ikasleen kopurua lortuko dugu: 500 x 0,03 = 15.
Horixe du mesede proportzioak, magnituderik eta balio errealik behar ez
izatea; zerbaiten aldaketaren berri zehatza (baina erlatiboa) ematen digu,
zerbait horrek aldaketa baino lehen zuen balioa eta ondoren hartu duen
balioa eman beharrik gabe.
Alfontso
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Patxi Petrirena
Enviado el: jueves, 19 de octubre de 2006 10:53
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Minus
Alfontsoren arrazoibideak tarte gutxi uzten digulakoan nago, baina
barkaidazue gordin-gordinean agertzea nire ezjakintasun logiko-matematikoa:
"proportzio bat" berdindu daiteke "zenbaki zehatz" batekin? Alegia,
% 3 = 0,03
% -3 = -0,03
Bestela esanda, "ehuneko hiru" eta "hiru ehunen" gauza bera dira?
Adibideak balio badu:
"Ehuneko hiruk gainditu du(te)" = "0,03k gainditu du(te)".
Atzo urteak bete nituen (+1), eta nik ere esan beharko "orduko arintasunak
asentatu dira".
Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
____________________________________________________________________________
_______________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago