[itzul] Tradosen errorea

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Urr 24, 08:25:19, CEST 2006


> Kaixo denoi: Lankide batek Itzulpen memoria bidali dit .txt
> formatuan, nik Tradosekin inporta dezadan. Hori egiterakoan, ordea,
> 50028 errorea ematen dit. Inork ba al daki zer egin dezakedan memoria
> inportatu ahal izateko? Itxuraz, Tradosen bertsio ezberdinetako
> memoria delako gertatzen zait. Eskerrik asko. Leire

Jakin behar nuke Tradosen zein bertsio duzun, baina ea era honetan 
konpon dezakezun:

1 - Zure ordenagailuko Trados erabilita, esportatu itzulpen memoria TXT 
fitxategi batera.

2 - Zabaldu TXT fitxategi hori (Notepad edo Wordpad erabilita).

3 - Hautatu eta kopiatu lehen <TrU> etiketaren aurretik dagoen guztia 
(lasai, hiruzpalau orri bete izan daitezke).

4 - Zabaldu inportatu nahi duzu TXT fitxategia; hautatu, berriro ere, 
lehen <TrU> etiketaren aurretik dagoen guztia, eta itsatsi beste 
fitxategitik kopitatutakoa.

5 - Itxi inportatu nahi duzun TXT dokumentua.

6 - Saiatu Tradosekin hura inportatzen.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago