[itzul] ER: ER: tirando...
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Urr 30, 13:01:15, CET 2006
Poztuko naiz hala bada, bene-benetan. Baina arauaren erreferentzia falta
zait. Emango bazenu, bikain. Nik daukadan bakarra, deklinabideari
dagokiona da, eta a+a=a omen da batuaz (bizkaieraz, esate baterako,
a+a=ea, baina ez da onartu euskara batuan, nik dakidala), eta
instrumentalean a+az=az. Eta arauak ez ditu bereizten kategoria
gramatikalak, hau da, aditza ez dela salbuespena. Oker ez banago...
Jon
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Juan Garzia Garmendia
Enviado el: lunes, 30 de octubre de 2006 12:32
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] ER: ER: tirando...
Nahaste handia dabil kontu horretan, eta ez dakit arau guztiz finkaturik
dugun, baina, oso oker ez banago, "botea", "aterea" eta abar dira
partizipio
mugatuak, eta "boteaz", "atereaz" eta abar dagokie. Alegia, a+a(z) >
ea(z)
aplikatzen dela halakoetan, euskara batuan ere.
Nire uste hori zuzena bada, "botaz" "ikusiz/entzunez" eredukoa da, eta
"boteaz", berriz, "ikusiaz/entzunaz" eredukoa.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: jon-agirre a bildua ej-gv.es
Bidalia: astelehena, 2006.eko urriak 30 10:06
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] ER: tirando...
Eta mugatu singularrean ere "botaz" euskalkietatik kanpo, batuaz alegia.
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Juan Garzia Garmendia
Enviado el: lunes, 30 de octubre de 2006 9:47
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] ER: tirando...
Bai, noski, eredu horretan.
Hala ere, kontuan hartu aukerakoa dela ikusiz/ikusiaz, entzunez/entzunaz
eta
abar egitea, hots, mugagabean zein singularrean (bietariko bat aukeratu
behar dela, alegia). Mugagabeko ereduan, "botaz", "ateraz" eta abar
egiten
da.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean:
Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org
Bidalia: astelehena, 2006.eko urriak 30 08:18
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] tirando...
Boteaz edo botaiaz. Berdintsu kosta eta a-z bukatzen diren gainerako
aditzekin.
Euskararen Donostia Patronatua
udala_euskara a bildua donostia.org
http://www.euskaraz.net
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago