[itzul] ER: ER: ER: tirando...

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Urr 30, 16:42:05, CET 2006


	[Aterea/ateraia] "... salbuespena da hor arau, beste formarik ez
denez"

Bada beste bat, mendebaldean, "ataratakoa" (bat. "ateratakoa"). Eta
"botaz/boteaz/botaiaz"i dagokionez, "botata".

	"..."omenka" erantzun diozu, baina zeure iritzitzat hartu dut
hori, oker zein zuzen..."

Ez daukat neure iritzirik gai horretaz. Baina bai psikolinguistikarekin
zerikusia duen beste honetaz (hausnarketa):

Mendebaldean, gainerako euskalkietan bezala (/baino gehiago?), baditugu
horrelako formak, hau da, "gurean hala esaten direnak, baina euskara
baturako onartuta ez daudenak, edo espres onartuta ez daudenak, edota
espres baztertu ez direnak". Gertakari arrunt horren aurrean, zein
fenomeno psikolinguistiko gertatzen da mendebaldeko hiztunaren buruan
eta zein erdialdekoarenean, oro har, eta salbuespenak salbuespen?

Mendebaldekoak pentsatzen du bere esamolde hori euskalkikoa dela eta
auzora begiratzen du. Adibidez: "zuekana" (>"zuengana"), "mutilakaitik"
(bat. "mutilakatik" > "mutilengatik"), "dinosku" (bat. "diosku" >
"esaten digu")

Erdialdekoak pentsatzen du hala esaten dela eta hala erabiltzen du.
Adibideak ehunka (nire iritziz, euskara batuaren estandarizazio-arauetan
oinarririk ez dutenak, baina euskalkirako balio dezaketenak, hibridoren
bat kenduta): "aterea", "hartzazu", "barkaidazu", "jarriozu", "zera
bat", "diezaiguke", "damaigu"...

Ez nabil jarrera bat txalotzen eta bestea kritikatzen. Biek dute zer
txalotu eta zer kritikatu. Eta jarrera bien nahaste orekatua izango
litzateke egokia: mendebaldekoak (eta ekialdekoak) bizkortu, eta
erdialdekoak moteldu.

Hauxe da nire iritzia, eta horrexegatik egin dut "botaz/boteaz"en
iruzkina. ;-)

Jon


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Juan Garzia Garmendia
Enviado el: lunes, 30 de octubre de 2006 14:36
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] ER: ER: ER: tirando...

Bai, Jon, bai: ez daukat eskura arau-erreferentziarik. Susmoa bai,
Jagoneten-edo zer edo zer badela, baina ez dut aurkitu.

Halakorik ez izateak ere, horratik, ez du kontrakorik frogatzen...

Eta zure azken argudiootan bada, nik uste, zulo bat. Ateraz/atereaz hori
eztabaidagai edo zalantza-iturri izan liteke, baina "aterea"k ez du
beste
aukerarik "ateraia" ez bada: noizbait bederen, beraz, a+a ez da a. Eta,
horretarako, ez da behar arau ofizialik; edo, hobeto esanda, salbuespena
da
hor arau, beste formarik ez denez.

Jakina, nire "oker ez banago"ri zuk "omenka" erantzun diozu, baina zeure
iritzitzat hartu dut hori, oker zein zuzen...

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: jon-agirre a bildua ej-gv.es
Bidalia: astelehena, 2006.eko urriak 30 13:01
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] ER: ER: tirando...


Poztuko naiz hala bada, bene-benetan. Baina arauaren erreferentzia falta
zait. Emango bazenu, bikain. Nik daukadan bakarra, deklinabideari
dagokiona da, eta a+a=a omen da batuaz (bizkaieraz, esate baterako,
a+a=ea, baina ez da onartu euskara batuan, nik dakidala), eta
instrumentalean a+az=az. Eta arauak ez ditu bereizten kategoria
gramatikalak, hau da, aditza ez dela salbuespena. Oker ez banago...

Jon


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Juan Garzia Garmendia
Enviado el: lunes, 30 de octubre de 2006 12:32
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] ER: ER: tirando...

Nahaste handia dabil kontu horretan, eta ez dakit arau guztiz finkaturik
dugun, baina, oso oker ez banago, "botea", "aterea" eta abar dira
partizipio
mugatuak, eta "boteaz", "atereaz" eta abar dagokie. Alegia, a+a(z) >
ea(z)
aplikatzen dela halakoetan, euskara batuan ere.

Nire uste hori zuzena bada, "botaz" "ikusiz/entzunez" eredukoa da, eta
"boteaz", berriz, "ikusiaz/entzunaz" eredukoa.


-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: jon-agirre a bildua ej-gv.es
Bidalia: astelehena, 2006.eko urriak 30 10:06
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] ER: tirando...


Eta mugatu singularrean ere "botaz" euskalkietatik kanpo, batuaz alegia.

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Juan Garzia Garmendia
Enviado el: lunes, 30 de octubre de 2006 9:47
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] ER: tirando...

Bai, noski, eredu horretan.

Hala ere, kontuan hartu aukerakoa dela ikusiz/ikusiaz, entzunez/entzunaz
eta
abar egitea, hots, mugagabean zein singularrean (bietariko bat aukeratu
behar dela, alegia). Mugagabeko ereduan, "botaz", "ateraz" eta abar
egiten
da.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean:
Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org
Bidalia: astelehena, 2006.eko urriak 30 08:18
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] tirando...






Boteaz edo botaiaz. Berdintsu kosta eta a-z bukatzen diren gainerako
aditzekin.






Euskararen Donostia Patronatua


udala_euskara a bildua donostia.org


http://www.euskaraz.net




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago