[itzul] Mugagabea/Mugatua

Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON) fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
As, Urr 31, 11:50:59, CET 2006


Jon, zuk diozun adibidean ez dago dudarik, nik uste.

Hori bai dela mugagabearen erabilera "kanoniko" eta beharrezkoa.

"A qué dirección quieres enviar la carta?" Zer helbidetara bidali nahi duzu 
gutuna?
Horretan ezin dugu jarri "zein helbidera".

Gauza bat da:
Zein etxetan bizi zara? (hau da, etxe guztietatik, etxe posibleetatik zeinetan?)

Nolako etxean bizi zara? (zu etxe batean bizi zara, eta nik ezaugarriez galdetzen dizut: etxe handian, etxe txikian, bi solairuko etxe batean).

Ez dakit ezer argitu dizudan, baina...

Fernando



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago