[itzul] Mugagabea/Mugatua

Bakun bakun.mac a bildua euskalnet.net
As, Urr 31, 12:20:44, CET 2006


el 31/10/06 12:06, Jon Arbizu en jarbizu a bildua traducci.com escribió:

> Bai, galderan argi ikusten dut, baina baiezkoan...
> 
> ----- Original Message -----
> From: "Rey Escalera,Fernando (Itzultzailea:NAO/BON)"
> <fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Tuesday, October 31, 2006 11:50 AM
> Subject: Re: [itzul] Mugagabea/Mugatua
> 
> 
> Jon, zuk diozun adibidean ez dago dudarik, nik uste.
> 
> Hori bai dela mugagabearen erabilera "kanoniko" eta beharrezkoa.
> 
> "A qué dirección quieres enviar la carta?" Zer helbidetara bidali nahi duzu
> gutuna?
> Horretan ezin dugu jarri "zein helbidera".
> 
> Gauza bat da:
> Zein etxetan bizi zara? (hau da, etxe guztietatik, etxe posibleetatik
> zeinetan?)
> 
> Nolako etxean bizi zara? (zu etxe batean bizi zara, eta nik ezaugarriez
> galdetzen dizut: etxe handian, etxe txikian, bi solairuko etxe batean).
> 
> Ez dakit ezer argitu dizudan, baina...
> 
> Fernando
> 
> 
> 
> __________ Información de NOD32, revisión 1.1844 (20061031) __________
> 
> Este mensaje ha sido analizado con  NOD32 antivirus system
> http://www.nod32.com
> 
> 
Jon:

Mugagabea ala mugatua erbili behar den galdetzen genuenean, kasu berezi
batzuez ari ginen; alegia, nolabait bi "arau"-edo batera agertzen diren
kasuez:

Batetik, mugagabea eskatzen duten partikulak (zer, zenbat, hainbat,
zenbait...), eta bestetik, "bi kiloko arraina", "hiru solairuko eraikina"
motako egiturak (Gogoratu "bi urteko ardoa" bi urte dituen ardoa dela, eta
"bi urtetako ardoa", berriz, bi urtetan bildutakoa edo bi urte
desberdinetakoa).

Atzo argitu zigutenez, bi "arau" horiek sintagma berean agertzen direnean,
mugatuari eutsi behar zaio ("hiru solairuko eraikina" egiturari, alegia),
eta ez da kontuan hartu behar aurretik "zenbat" galdetzen den ala ez (beraz,
ez da mugagabean jarri behar; "zenbat solairuko eraikina" esan behar da).

Nik horrela ulertu nuen, behintzat.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago