[itzul] Premundial
txema
txeyarza a bildua telefonica.net
As, Ira 5, 16:25:40, CEST 2006
Beste zehaztasunik ezean, nik dakidala, eta testua profesionalen
txirrindularitzari buruzkoa bada, premundial munduko txapelketa hasi aurreko
hurbileneko aldiari deitzen zaio, eta aldi horretan hainbat proba daude
egutegian, ezagunenak Italian; hortaz, eta betiere ere horrela bada,
premundial hori ez dagokio sailkatze-proba bati-edo (nolabait esateko),
baizik eta aldi bati, hainbat proba edo lasterketa biltzen dituen aldi bati,
eta "munduko txapelketaren aurreko probak edo lasterketak" erabil daiteke
hori adierazteko
----- Original Message -----
From: "Gotzon Egia" <gegia a bildua gipuzkoa.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, September 05, 2006 2:26 PM
Subject: Re: [itzul] Premundial
>
> >Egun on, nola esango zenukete hori euskaraz? Kasu honetan
> >txirrindularitzaz ari da testua...
>
> «Mundua sortu aurreko txapelketa» izan daiteke? ;-)
>
> Txantxak alde batera utzita, munduko txapelketaren aurreko zer edo
> zer izango da, noski.
>
> --
> Gotzon Egia
> <mailto:gegia a bildua gipuzkoa.net>gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago