[itzul] luna de miel

Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON) fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
Ast, Ira 7, 08:14:37, CEST 2006


	Azalduko dizut zer den "luna de miel" hori. Nola esan, beste kontu bat da.
Jakinen duzunez, pankreaseko zelulek intsulina gutxi produzitzen dutenean izaten dute diabetesa gaixo horiek. Ba, diabetes mota horretan, diagnostikatu eta gero gaixoa intsulina injektatzen hasten da, baina pankreaseko zelula batzuk, "denbora puska batean", intsulina produzitzen hasten dira, eta batzuetan kanpoko intsulinaren dosia jaitsi behar izaten dute. Kanpoko intsulinaren dosia jaitsi behar duten denborari esaten zaio "luna de miel". Gero zelula horiek erabat produzitzeari utzi, eta berriz handitu beharko da dosia. Denbora hori asteak izaten dira, baina kontrol handiarekin urtebetera ere ailegatzen ahal da.

	Ez dakit segurutik zergatik duen izen hori, baina intuizioak esaten dit "oparitzat" har litekeen denbora adierazi nahi dela, edo gaixoak hobera egiten duen aldia.
	Gaztelaniaz "periodo de remisión" ere esaten zaio
	Ez dakit zer bide hartu duten ingelesak, frantsesak-eta.

	Edo "ogi-ezteia" edo "hobetzealdia".

Fernando Rey
	



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago