[itzul] Bi galdera

Aixe, S. L. aixe a bildua ctv.es
Al, Ira 11, 21:08:33, CEST 2006


> Kaixo: batetik "café expresso" nola eman dezaket,
> eta bestetik "planes de movilidad ciclista".

Aupa, Joxemari:

Lehenendabizikoa «exprés» sarreraren barruan ageri duk hiztegietan:

ELHUYAR:
    exprés
          1      adj.
         Espres
     Le gusta el café exprés: kafe espresa gustatzen zaio

ZEHAZKI:
    exprés
         3 (café) espres.


Bigarrenerako, bote lasterrean, «txirrinduz mugitzeko gaitasunerako planak»
bururatu zaidak, baina patxadaz aztertu beharreko kontua duk,
testuingurua-eta ikusita, hor ere «mugigarritasun/mugigaitasun/mugikortasun»
termino teknikoa erabiltzea komeni ote den («txirrinduen mugigarritasunerako
planak»?).

Ondo izan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Wellingtongo Dukearen kalea, 8, 1.a, 8. bulegoa
01010 Gasteiz

Tel.: (+34) 945 174 476
        (+34) 656 703 313
Faxa: (+34) 945 179 042
<aixe a bildua aixe.net>
<aixe a bildua ctv.es>





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago