[itzul] ER: semipeatonal

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Ira 20, 10:11:37, CEST 2006


>   Gotzonek:
>   Beraz, "oinezkoen lehentasuneko kalea"
>    
>   Paulek: 
>   Eta nola dakizu oinezkoek dutela lehentasuna eta ez txirrindulariek?

Sinekdoke bat dago hor («pars pro toto»): «oinezkoak» izendatzen dira, 
baina, benetan, oinezkoak eta bizikletak aditzera eman nahi dira. Esan 
nahi dut «oinezkoen(tzako) kalean» bizikletak ez duela ibiltzeko 
debekurik, muga estuak izan arren, oinezkoak baitu lehentasuna. Horixe 
(lehentasuna zeinek duen) dela iruditzen zait «semipeatonal» horren 
auzia, Karlos del Olmok emandako azalpenen argitara.

Lehentasunak era honetan banatzen direla esango nuke, oro har:

«kale arrunta»

1 - autoak
2 - motorrak
3 - bizikletak
4 - oinezkoak

«oinezkoen lehentasuneko kalea»

1 - oinezkoak
2 - bizikletak
3 - autoak, motorrak

«oinezkoen(tzako) kalea»

1 - oinezkoa
2 - bizikleta

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago