[itzul] ER: Zuen iritzia
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Ira 21, 13:01:08, CEST 2006
Joskera horrekin doan perpausa luze eta konplexu samarra izaten da; beraz,
nominalizazioa erabiltzen baduzu, adierazpide desegokira kondenatuta egongo
zara gehienetan, "ideia/burutazio" etiketa agertu baino lehen eman beharko
haren edukia, ezkerretik lotu behar baituzu, nahitaez, perpausa.
Bestea erabiliz gero, berriz, aise eskuineratu dezakezu perpausa, egitura
natural(ago)a eta irakurgarri(ago)a antolatuz:
bururatu zitzaion... egitea
Funtsezko bereizkuntza hori alde batera utzita, bi joskerak dira zuzenak eta
egokiak.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Itzuliz
Bidalia: osteguna, 2006.eko irailak 21 12:48
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] Zuen iritzia
Kaixo: "tuvo la idea de" nola emango zenukete
-teko ideia/burutazioa izan zuen
edo
-i (nori) egitea bururatu zitzaion
Mila esker
joxemari
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago