[itzul] lead climbing

Alberto Martinez de la Cuadra acuadra a bildua zamudiokoudala.net
Ast, Ira 21, 14:23:02, CEST 2006


Eskalatzeko modu horretan, eskalatzailea lehendabizi edo lehen buruan
doa bidean gora, babesgarriak ipintzen ditu bidean, eta soka pasatzen du
babesgarriotatik; bitartean, beheragotik beste eskalatzaile batek eusten
dio sokaz (lehenbiziko eskalatzailea bilera tokira heltzen denean,
beheko eskalatzailea hasiko da igotzen eta babesgarriak biltzen).
Gaztelaniaz, 'escalar de primero', 'escalar en punta', 'puntear',
'guiar'...

Alberto

______________________
[itzul] lead climbing
Ba al dakizue zer den eta nola esaten zaion eskaladako modalitate horri,

euskaraz eta gaztelaniaz?
Eskerrik asko.
Edurne




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago