[itzul] P.O Fdo.
Itzuliz
itzuliz a bildua euskalnet.net
Ast, Ira 21, 19:54:44, CEST 2006
Hara Paúl Gotzon Egiak eta Mirarik "ni nauzu"ri eman zioten erantzuna:
Ni nauzu:
"adibidez, zuzendaria falta da eta zuzendariordeak sinatu behar du, agirian
zuzendariaren izena dago baina besteak sinatzean erderaz jartzen dugu "p.0."
("por orden" adierazteko). Nola jarriko genuke laburdura euskaraz? Batek
esan dit, "besteren ordez" edo "inoren ordez" litzatekeela euskaraz, zein
eta nola bere laburdura?
mila esker guztioi eta eutsi zerrendari!"
Gotzon Egia:
"Ez zait iruditzen «besteren» edo «inoren» erabil dezakezunik. Izan ere,
idatzia izenpetu behar lukeena ez da «beste» ez «inor», pertsona
izen-deitura (eta kargu) ezagunak dituena baizik. Beraz, gehienez ere
«haren ordez» izenpetuko du beste batek. Guk hala erabiltzen dugu,
«H.O.» laburduraz."
Mirari:
"HPSn honela ikusi eta erabili izan dugu: Ag.
Sinaduraren aurretik jartzen dugu eta "Aginduz" esan nahi du."
Lagungarria izango zaizulakoan
Joxemari
----- Original Message -----
From: "Paúl Picado" <paulpicado a bildua yahoo.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, September 21, 2006 5:41 PM
Subject: Re: [itzul] P.O Fdo.
> Eta euskaraz siglekin...?
>
>
>
>
> Paúl Picado Moreno
>
>
> ---------------------------------
>
> LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
> Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
> http://es.voice.yahoo.com
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago