[itzul] reincidencia
Amaia Apalauza
amaiabai a bildua yahoo.es
As, Ira 26, 11:57:45, CEST 2006
Egun on:
Nola itzuliko zenukete "ley contra la reincidencia"? Frantzian ezarri nahi duten lege bat da, delinkuentziarekin zerikusia duena.
Zehazki hiztegian, "berrizkatura" eta "berriz egite" ematen ditu Sarasolak, baina, Euskaltermen begiratuta, badirudi erlijio-gaietan erabiltzen dela "berrizkatura" hori. "Berriz egite" ez zait oso zehatza iruditzen; berriz egin, baina zer? Zehaztu beharko litzateke, nire ustez. Elhuyarren, berriz, "berrerortze".
Onartuko al zenukete "berrizkaturaren aurkako legea"? "Berrerortzearen aurkako legea"?
Eskerrik asko, aldez aurretik.
Amaia.
---------------------------------
LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago