[itzul] ER: soziologian herritartasuna = hiritartasuna
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ost, Ira 27, 10:12:34, CEST 2006
Azaldu duzun guztiak zentzu handia du, jakina, baina horrek ez du inolaz ere
baldintzatzen hitzaren aukera. Izan ere, hitzoi eransten zaizkien balioak
edo desbalioak daude hor jokoan.
Beste modu batera esanda, eta zure arrazoibidea muturreraino eramanez,
"euskal herritar bat" (herri bateko kidea) "espainiar hiritarra" genuke
(espainiar estatuko kidea)... eta "europar mega/hiper-hiritar"? Izan ere,
gauza (eta maila) bakoitzerako izen bat behar badugu...
Eztabaida guztian (hiritarzale den) inork sekula aipatzen ez duena, berriz,
zera da: ea zer ordain arraio lukeen gure "herritar" horrek inguruko beste
hizkuntzetan. Izan ere, ez da halakorik... "ciudadano" ez bada, hain zuzen.
Enekok aipatu duen aurrekari frantses-iraultzaileak ere garbi salatzen du
hori: zer esan behar zuen, bada, frantses batek, "citoyens" ez bada?
"Villageois"? "Paysans"?... Ez zuen, ez, beste hitzik aukeran,
berdintasunezko anaitasun askean kide nahi zituenak izendatzeko bere
hizkuntza-tradizioan (etimologian eta kontzeptuaren historian baino,
erabileran ("usadio"an) datza hitzen izatearen gakoa).
Eta, berriro gurera etorriz, imajinatzen al du inork Eibarko errepublikazale
bat, 1934ko apiril hartan, balkoira irten, eta honela esaten?: "Uritarrok!".
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: z-nikolas a bildua ej-gv.es
Bidalia: asteazkena, 2006.eko irailak 27 09:36
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] soziologian herritartasuna = hiritartasuna
Beste iritzi bat:
Soziologian 'ciudadania' hori Estatu kontzeptuarekin lotuta dago, hau da,
Estatuko kide izatearekin, eta horregatik pertsona batek dituen eskubide eta
obligazio sortarekin, besteak beste.
Estatuez gain, ordea, badira Estaturik gabeko herriak eta horiek bereizteko
soziologian eta lege arloan gero eta gehiago erabiltzen da 'ciudadania'.
Estatu ez diren herri edo nazioetan, beren herritarrek bi egoera dituzte
soziologiaren ikuspegitik: bat Estatu-kide gisa eta beste bat herri edo
nazio-kide gisa.
Esango nuke euskaraz 'herritar' hitza ez dugula Estatuaren kontzeptuarekin
lotzen, eta horregatik proposatzen da 'hiritar' hitza, bi eremu horiek
bereizteko. Lehena zuk aipatzen duzuna, alegia, hirian bizi den pertsona.
baina bigarren adiera gisa honako hau proposatzen da: Frantziako iraultzak
sortu zituen Estatu-nazio kide den pertsona eta Estatu horretan dituen
eskubide eta obligazio sorta. Hau da, soziologiak bereizten dituen kontzeptu
horiek euskaraz ere bereiztu ahal izateko.
Europar Batasuna sortu zenetik gainera, are gehiago konari dira adiera
horiek soziologikoki, eta horren ondorioz bereiztu behar izaten dira esanahi
hauek: Estatu izan gabe Europako herri bateko kide sentitzen dena (hauentzat
'herritar' hitza proposatu omen da); Legez Estatu bateko kide dena hau da
Estatu horretako nazionalitatea duena (horientzat 'hiritarra' proposatu omen
da; eta nahiko ez balitz, orain Europako hiritarra izateagatik (Europako
Konstituzioaren Itunak hainbat eskubide aitortzen dizkio pertsonari).
Errealitate konplexua dago 'ciudadania' horren atzetik. Beno, tira, zer edo
zer argitzeko balioko zuelakoan, izan ondo.
Zelai
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de maria
Enviado el: martes, 26 de septiembre de 2006 16:30
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] soziologian herritartasuna = hiritartasuna
kaixo,
ez nago ados ciudadanía = hiritartasun horrekin. ciudadano kontzeptua
euskeraz herritar da, hiztegi batuan behintzat hori da agertzen den bakarra.
niretzako behintzat hiritarra hiriko jendea da, eta herritarra bai herri
batekoa, vs. hiritarra, bai soziologian gaztelaniaz ciudadano esaten den
hori.
bueno, oker egon ninteke. beste iritzirik?
ondo izan,
maria
[maria]
------------------------------
Message: 13
Date: Tue, 26 Sep 2006 09:05:26 +0200
From: <merka a bildua artez.net>
Subject: Re: [itzul] "Educación para la ciudadanía democrática y los
derechos humanos"
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Message-ID: <002b01c6e13a$26368da0$0e01a8c0 a bildua 14A>
Content-Type: text/plain; format=flowed; charset="iso-8859-1";
reply-type=original
Soziologian ciudadanía=hiritartasuna
----- Original Message -----
From: "maria" <maria2 a bildua euskalnet.net>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Sunday, September 24, 2006 1:19 PM
Subject: [itzul] "Educación para la ciudadanía democrática y los derechos
humanos"
Kaixo,
Nola esaten da euskaraz "Educación para la ciudadanía democrática y los
derechos humanos".
Kontua da ciudadanía = herritartasun aurkitu dedala, baina hemengo adiera
"herritar demokratikoak" edo izateko hezkuntza dela iruditzen zait, eta ez
"herritartasuna" lortzeko hezkuntza.
Beharbada ez dago bereizketa hori egiteko beharrik, baina tira!
Zuek nola ematen duzue?
Eskerrik asko aldez aurretik,
Maria
------------------------------
_______________________________________________
ItzuL posta zerrenda
Mezuak bidaltzeko helbidea: itzul a bildua postaria.com
Zerrenda utzi nahi baduzu bidali mezu huts bat hona:
itzul-leave a bildua postaria.com
Bilduma honen bukaera: ItzuL Mezu-Bilduma, 28 bilduma, 24. zenbakia
*******************************************************************
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago