[itzul] ER: ER: soziologian herritartasuna = hiritartasuna

Diez de Ultzurrun ultzu a bildua parlam.euskadi.net
Ost, Ira 27, 13:48:10, CEST 2006


Nik "citoyen" (hiritar) nahiago. Uste dut hobeto jasotzen duela ñabardura hori.

Hemen tradizio diferente aunitz baditugu Euskal Herrietan. Uste dut, gainera,"Basko Herri"-koak lehenago hasi zirela politika kontu hauetan (Frantziako Iraultza eta), español-euskaldunak baino.

Periko

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Juan Garzia Garmendia
Enviado el: miércoles, 27 de septiembre de 2006 13:43
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] ER: ER: soziologian herritartasuna = hiritartasuna


"Munduko" zehaztuz gero, Periko, "munduko herritarra" izatea ere ez lukek
txarra, ezta?, ("herritar"rek baduen eta "hiritar"ri erantsi behar
litzaiokeen) kidetasun zentzu tradiziozko hori barne.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Diez de Ultzurrun
Bidalia: asteazkena, 2006.eko irailak 27 12:35
Nora: merka a bildua artez.net; ItzuL
Gaia: Re: [itzul] ER: soziologian herritartasuna = hiritartasuna



Ni ez naiz soziologo, ez terminologo, baina <<herritar>> entzuten dudanean
belarriak edo senak <<paisano>> ekartzen dit gogora, Nafarroan -behintzat-
erdaraz ari garenean maiz erabiltzen ohi dugun hitza.

Jose Maria Jimeno Jurio artaxoar handiak frogatu zuen <<Iruñea>>-k
<<ciudad>> erran nahi duela, edo eta bederen erran nahi zuela, bertzorduz,
hobeki erranik.

Gainera, badugu <<hiri>> <<polis>> eta antzekoen ordain izan daitekeena.
Hiriak izan omen ziren gure Ertaroan halako aurreramendu sozial eta politiko
baten aintzindari izan zirenak (Nafarroako Gorteetan jarleku zeukaten
Nafarroako <<hiri onek>>, adibidez.

Sobera luzatu gabe, ni nire herriko / nire "tierra"-ko herritarra banaiz,
baina gainera Frantses Iraultzak eta ondotikako bertze mugimendu batzuek
ekarri eta lortutako eskubide guztien jabe den <<citoyen>> ere izan nahi
dudanez, munduko <<hiritarra>> izan nahi nuke.

Pedro Diez de Ultzurrun Sagalá.



-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de merka a bildua artez.net
Enviado el: miércoles, 27 de septiembre de 2006 12:25
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] ER: soziologian herritartasuna = hiritartasuna


Hiritartasuna mugez gain doan kontzeptua da, beste errealitate bat
definitzen duena: guztiok gara hiritarrak, baina herrialde bateko kide
garenez, herrialde horretako herritarrak gara. Hiritartasun kontzpetuak muga
hori apurtzen du eta mundu osoan, gizartean ematen den egoera bat
adierazteko erabiltzen da: parte hartzen duen pertsona, eskubideak dituena,
betebeharrak ditena... hori hiritarra da. Eskubide eta betebehar horiek
aitortuta ez dituenean herritarra izan daiteke, biztanlea, herri bateko
kide, baina ez hiritar. Beraz, eta nire ustez, eztabaida etimologikotik
harago doan zerbaitetaz ari gara. Eta klasikoek ez zituzten jorratu gaur
egun pil pilean dauden errealitate guztiak, horietara guk moldatu beharra
dugu.

Ugaitz.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago