[itzul] ER: soziologian herritartasuna = hiritartasuna

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Ira 28, 09:28:26, CEST 2006


> Ni ez naiz soziologo, ez terminologo, baina <<herritar>> entzuten
> dudanean belarriak edo senak <<paisano>> ekartzen dit gogora,
> Nafarroan -behintzat- erdaraz ari garenean maiz erabiltzen ohi dugun
> hitza.

Lankide batekin goizean goiz egin dudan hitz-aspertutxoaren harira:

Legez kanpora ipinitako Batasunaren aurreko «Euskal Herritarrok» alderdi 
edo koalizio edo plataforma edo dena delakoaren izena nola emango ote 
genuke gazteleraz?

Ez dakit zuek, baina nik aterabide bakarra asmatuko nuke: «Ciudadanos 
Vascos» (albo batera utziko dut, nahita, «ciudadanos, ciudadanas» auzia, 
beste era batekoa baita, eta, zorionez, gaztelerari baitagokio, ez 
euskarari). Ez, behintzat, «Pueblerinos vascos», «Paisanos vascos», 
«Aldeanos vascos» edo «Lugareños vascos».

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago