[itzul] ER: soziologian herritartasuna = hiritartasuna

Arrizabalaga, Bakartxo bakartxo.arrizabalaga a bildua parlam.euskadi.net
Ast, Ira 28, 10:30:19, CEST 2006


Irakurri gabe igorri nuen mezua eta ez nintzen konturatu "herritat" eta "hiritar" jarri ordez, bi aldiz "herritar" jarri nuela; hartara mezua ez zen ulertzen eta ikusten ari naiz gaizki ulertu duzuela, nik ez bainuen esan nahi "hiritar" hitzak arazorik zuenik, ezbada alderantziz, hau da, gaztelaniaz aritzeko erosoagoa dela "hiritar" "herritar" baino, eta halatan "herritar" hitzak duela arazoa esan nahi nuen. Hor doakizue berriro lehengo mezua, zuzenduta.
Bakartxo 

<Baina gaur egun erdaraz (batzuk gaztelaniaz eta besteak frantsesez)aritu eta gero euskaratzen hasten garenez, erdaratik ahalik eta gertuen diren baliokideak bilatzen ditugu, euskarazko hitzekin erdaraz mintzatzen jarrai dezagun. Arazo hori du "herritar" hitzak eta on hori "hiritar" hitzak. Hitzak itzuli gabe kontzeptuak itzuliko bagenitu, eta kontzeptuak hizkuntza sistema bakoitzaren barruan eta ez beste sistemen menpe jarriko ez bagenitu ez litzateke, agian, hain beharrezko "hiritartasuna".>

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Gotzon Egia
Enviado el: jueves, 28 de septiembre de 2006 07:45
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] ER: soziologian herritartasuna = hiritartasuna


> Nik ez diot, bada, hiritartasun hitzari problemarik aurkitzen.

Ezta nik ere, euskararen eratorpen arauak ongi betetzen dituenez. 
Alabaina, «hiritartasun» ez da Hiztegi Batuan ageri, «herritartasun» 
ageri den bezala.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago