[itzul] horizonte de los justos

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Al, Api 2, 10:53:16, CEST 2007


	Nahaste bat egon bide da testu horretan. Internet osoan ez dago ez
<<horizonte de los justos>>, ez antzekorik.

	Karlosek esan duen bezala, <<en el limbo de los justos>>, ostera,
esapide oso ezaguna da zerbait ahantzi antzean utzi edo geratu dela
adierazteko. Baita <<en el limbo>> esapidea ere.

	Ingelesez ere erabiltzen da parekoa:

[American Heritage Dictionary of Idioms]
<in limbo>
In a condition of oblivion or neglect, as in _They kept her application in
limbo for months_.

	Euskaraz uste dut neke barik erabil daitekeela <<linboan>>.

	Elhuyarren hiztegian badator <<estar en el limbo>>, baina iruditzen
zait ematen dituen ordainak esapide horren erabilera kolokialagorako direla.

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago