[itzul] sociocomunitario
xandonegi a bildua gipuzkoa.net
xandonegi a bildua gipuzkoa.net
Ost, Api 4, 08:36:30, CEST 2007
Miren Azkaratek honela dio EUSKAL TERMINOLOGIAREN EGOERAZ txostenean:
"Bi izenondo erreferentzial edo gehiago koordinaturik dituzten erdal sintagmen ordainetan ere mailegua hartzea komenigarriagotzat jotzen du batek baino gehiagok: teoría político-económica adierazteko, teoria politiko-ekonomikoa egokiago ikusten dute, politika eta ekonomi teoria baino. Nolanahi ere, bada jendea Euskaltzaindiaren gomendioari estuegi iritzi diona (Loinaz (1995)), izenondo erreferentzialentzat leku zabalagoa eskatuz."
Horren arabera, batek baino gehiagok sozio-komunitario ikusten bide du egoki. Hala ere, beti zalantzan ibiltzen naiz ni horrekin. Ez nago ziur beharrezkoa den socio eta comunitario, ez ote den aski comunitario-rekin gauza bera adierazteko. Zure esaldian, nik hauxe proposatzen dizut, betiere testuingurua ezagutu gabe eta horrek dakarren arriskuarekin: "Komunitateak zerbitzu desberdin eta malguak izan ditzan bermatzea".
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Itzuliz Itzulpen Zerbitzua
Bidaltze-data: asteartea, 2007.eko apirilak 3 20:38
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] sociocomunitario
Kaixo: "Garantizar una red de servicios sociocomunitarios diversos y flexibles".
"Sociocumunitario" horrekin laguntzerik bai?
Mila esker
Joxemari
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago