[itzul] pare bat galdera ITZULPEN MEMORIAK direla eta

Ana Morales ana_isa_morales a bildua yahoo.com
Ast, Api 12, 21:26:26, CEST 2007


Kaixo guztioi:

galdera pare bat egin nahi dizkizuet itzulpen memoriak erabiltzen diituzuenoi zuen lan prozedurak direla eta (esan barik doa mezu honek ez daukala inongo interesik teknologia hori erabiltzen ez dutenentzat):  

1. Itzultzea. Zelan egiten duzue lan:

    a) Dokumentu berria heltzen zaidanean itzultzen hasten naiz nire (edo nire lan taldearen) memoria nagusia erabiliz eta amaitutakoan memoria horretara garbitzen dut.

    b) Dokumentu berria analizatzen dut eta memoria txiki bat sortzen dut dokumentu horretarako, nahiz eta analisiak unitaterik aurkitu ez memoria nagusian (hau da, beti sortzen dut memoria txiki bat, barruan unitate zaharrik ez izan arren). Gero, itzulpena amaitzen dudanean, nire memoria handira garbitzen dut dokumentua.

c) Besterik

2. Zuzenketa dela eta: 

itzultzailea eta editorea/zuzentzailea pertsona bera ez direnean, zelan daukazue zuzenketa fasea txertatuta prozesu osoan ?

    a) zuzentzaileak dokumentu "zikinean" egiten ditu aldaketak zuzenean, eta gero berak garbitzen du dokumentua memoria nagusira.
    b) itzultzaileak dokumentu garbitua bidaltzen dio zuzentzaileari. Zuzentzaileak aldaketak egiten dizkio dokumentuari eta berak bidaltzen du kanpora (argitaratzera, bezeroei...) behin betiko bertsioa. Beraz, zuzenketak edo memorian sartu barik geratzen dira edo norbaitek alineatu egiten ditu gero jatorrizko testua eta zuzendutakoa eta memoria handira inportatzen du.

Eskerrik asko-asko hona ailegatzeko pazientzia izan duzuenoi.
ana

       
---------------------------------
Don't get soaked.  Take a quick peak at the forecast 
 with theYahoo! Search weather shortcut.


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago