[itzul] pare bat galdera ITZULPEN MEMORIAK direla eta
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Api 13, 08:52:18, CEST 2007
> 1. Itzultzea. Zelan egiten duzue lan:
>
> a) Dokumentu berria heltzen zaidanean itzultzen hasten naiz nire (edo
> nire lan taldearen) memoria nagusia erabiliz eta amaitutakoan memoria
> horretara garbitzen dut.
Bai, gutxi gorabehera horrela.
> b) Dokumentu berria analizatzen dut eta memoria txiki bat sortzen dut
> dokumentu horretarako, nahiz eta analisiak unitaterik aurkitu ez
> memoria nagusian (hau da, beti sortzen dut memoria txiki bat, barruan
> unitate zaharrik ez izan arren). Gero, itzulpena amaitzen dudanean,
> nire memoria handira garbitzen dut dokumentua.
Baina honetatik ere badu zerbait. Xehetasun gehiago nahi baduzu, modu
pribatuan hitz egin genezake.
> 2. Zuzenketa dela eta:
>
> itzultzailea eta editorea/zuzentzailea pertsona bera ez direnean,
> zelan daukazue zuzenketa fasea txertatuta prozesu osoan ?
>
> a) zuzentzaileak dokumentu "zikinean" egiten ditu aldaketak zuzenean,
> eta gero berak garbitzen du dokumentua memoria nagusira.
Bai, zuzenketak beti dokumentu «zikinean».
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago