[itzul] pare bat galdera ITZULPEN MEMORIAK direla eta
Elena Garcia Berasategi
elena a bildua eleka.net
Al, Api 16, 12:33:37, CEST 2007
Kaixo, Ana:
Gure bezero gehienek honela egiten dute:
1. Itzultzea.
a) Dokumentu berria heltzen zaidanean itzultzen hasten naiz nire (edo
nire lan taldearen) memoria nagusia erabiliz eta amaitutakoan memoria
horretara garbitzen dut.
2. Zuzenketa dela eta:
a) zuzentzaileak dokumentu "zikinean" egiten ditu aldaketak
zuzenean, eta gero berak garbitzen du dokumentua memoria nagusira.
Dena den, itzulpen-memoria erraldoiak erabiltzen dituztenek, memoria txikiak
sortzen dituzte lanerako. Horretarako Elekan IMKS (Itzulpen-Memorien
Kudeaketa Sistema) garatu dugu. Erabiltzaileen esperientziak jaso nahi
badituzu, Bizkaiko Foru Aldundian edota Elhuyar Fundazioan emango dizkizute.
Bestalde, IMei buruz ari garenez, komentatu dagoeneko martxan dela
Itzulpen-Memorien Komunitatearen (IMK) lehen bertsioa.
(http://imk.eleka.net) Proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza
Politikarako Sailburuordetzaren diru-laguntza eskuratu du eta besteak beste
laster eskainiko du itzulpen-memorien gainean bilaketak egiteko sistema.
Bertan itzulpen-memoriekin zerikusia duten beste hainbat eduki ere topa
daitezke: eskuliburuak, testu editoreak, OLI tresnak, etab. eta
itzulpen-memoriak deskargatzeko aukera dago. Oraindik IMK elikatzen ari gara
baina animatu parte-hartzera!
Informazio erabilgarria zaizuelakoan,
Elena
-----------------------------------------------------------------
Elena Garcia Berasategi
Eleka Ingeniaritza Linguistikoa
Zelai Haundi Kalea, 3
Osinalde Industrialdea
20170 Usurbil
Tlf: 943 377225 / Faxa: 943 365923
elena a bildua eleka.net / www.eleka.net
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Ana Morales
Enviado el: jueves, 12 de abril de 2007 21:26
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] pare bat galdera ITZULPEN MEMORIAK direla eta
Kaixo guztioi:
galdera pare bat egin nahi dizkizuet itzulpen memoriak erabiltzen
diituzuenoi zuen lan prozedurak direla eta (esan barik doa mezu honek ez
daukala inongo interesik teknologia hori erabiltzen ez dutenentzat):
1. Itzultzea. Zelan egiten duzue lan:
a) Dokumentu berria heltzen zaidanean itzultzen hasten naiz nire (edo
nire lan taldearen) memoria nagusia erabiliz eta amaitutakoan memoria
horretara garbitzen dut.
b) Dokumentu berria analizatzen dut eta memoria txiki bat sortzen dut
dokumentu horretarako, nahiz eta analisiak unitaterik aurkitu ez memoria
nagusian (hau da, beti sortzen dut memoria txiki bat, barruan unitate
zaharrik ez izan arren). Gero, itzulpena amaitzen dudanean, nire memoria
handira garbitzen dut dokumentua.
c) Besterik
2. Zuzenketa dela eta:
itzultzailea eta editorea/zuzentzailea pertsona bera ez direnean, zelan
daukazue zuzenketa fasea txertatuta prozesu osoan ?
a) zuzentzaileak dokumentu "zikinean" egiten ditu aldaketak zuzenean,
eta gero berak garbitzen du dokumentua memoria nagusira.
b) itzultzaileak dokumentu garbitua bidaltzen dio zuzentzaileari.
Zuzentzaileak aldaketak egiten dizkio dokumentuari eta berak bidaltzen du
kanpora (argitaratzera, bezeroei...) behin betiko bertsioa. Beraz,
zuzenketak edo memorian sartu barik geratzen dira edo norbaitek alineatu
egiten ditu gero jatorrizko testua eta zuzendutakoa eta memoria handira
inportatzen du.
Eskerrik asko-asko hona ailegatzeko pazientzia izan duzuenoi.
ana
---------------------------------
Don't get soaked. Take a quick peak at the forecast with theYahoo! Search
weather shortcut.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago